XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) Ondo eta txukun.
LORE. - Zuek gizonek ez dakizue ezer horretaz.
Zure esku utziko banu etxearen zaintzea, hau dena (zolua seinalatuz) belarrez eta sasiz beterik egongo litzateke, eta hori guztia (orma seinalatuz) kukaratxaz beteta.
LUKAS. - (Egunkaria berriro irakurtzera prestatzen)
Handiak botatzen dituzu gero!.
Noiz ikusi dituzu kukaratxak ormetatik igoten?.
(Egunkaria zabaldu eta irakurtzen hasten da).
LORE. - (Gelatik urduri mugitzen da.
Paper batzu hartu eta mobleak tapatzen hasten da, papereztatzaileek zikindu ez ditzaten).
LUKAS. - (Haserre) Baina, Lore!.
Zertan ari zara hainbeste mugimendu eta zarata ateratzen?.
Ez nauzu gaurko egunkaria bakean irakurten uzten!.
LORE. - (Urduri eta haserre bera ere)
Hobe zenuke zutitu eta mobleak estaltzen lagundu.
Laster papereztatzaileak etorriko dira eta...
LUKAS. - (Ez da mugitzen) Eta, zer?.
LORE. - (Haserre, mugitzeari utzi gabe)
Eta zer galdetzen duzu?.
Mobleak estaltzen ez baditugu, zikindu egingo dizkigute.
LUKAS. - Beraz, garbitzera etorri beharrean, (...).